Alvaiázere, Portugal

Alvaiázere, Portugal

Alvaiázere Portugal

Alvaiázere Portugalgo Leiria eskualdeko udalerria da. 2011n 7.287 biztanle zituen, 160,48 km²-ko azalera batean. Udalerria honako udalerriekin egiten du muga: Ansião (iparraldean), Figueiró dos Vinhos (ipar-ekialdean eta ekialdean), Ferreira do Zêzere (hegokialdean), Ourém (hego-mendebaldean) eta Pombal (mendebaldean). Gaur egungo alkatea Paulo Delgado Morgado da, Alderdi Sozial Demokratikotik hautatua. Udal jaieguna ekainaren 13an ospatzen da. Alvaiázere izenaren jatorria arabierazko "Al-Baiaz" hitzetik dator (arrantzalea edo belataria); «belatariaren lurrak» esan nahi du. Manuel Vieira da Silva Borges e Abreu, Alvaiázereko lehen markesa, Joao VI.a Portugalgo erregearen mediku nagusia izan zen.
Recommended aireportua
Lisboa Humberto Delgado Airport (LIS)
Nearby helmugak
  • Coimbra a 41,72 km
  • Fátima a 33,13 km
  • Monte Real a 42,32 km